Lleidan Kataluniako ornitologia-aniztasun handiena topatuko duzue!

Hegazti-behatzaileak (birdwatchers) Europa eta mundu osotik etortzen dira gurera bere lurraldeetan ez diren edo ikusten oso arraroak diren hegaztien bila. Zorionez, maiz horiexek dira hemen askotan ikus ditzakegunak, mediterranear eremuari lotutako hegaztiak izaten baitira gehienbat. Beste batzuetan, ordea, benetan ikusten zailak diren hegaztien bila etortzen dira. Hegazti horiek eremu mugatukoak izaten dira, errekerimendu biologikoak eta ohitura espezifikoak dituztenak, eta hemen ere batzuetan zaila dira aurkitzen. Aldagai hauek guztiak eta edozein hegazti-behatzaile gurera etortzera zerk bultzatzen duen kontuan hartuta, berrogeita hamar espezie aukeratu ditugu.

Berrogeita hamar hegazti hauetatik, Kataluniaren barnean, batzuek populazio gehiena edo guztia Ponent eskualdean daukate. Iparraldetik Pirinioetan hasi, eta bertako eremu idor onetatik igaroz hegoaldean Ebro, Cinca eta Segre ibaietako Aiguabarreig uren elkarguneraino hedatzen den lurralde zabala da hau. Arrazoi honengatik Lleidako lurraldea leku bikaina da turismo ornitologikoa edo birding egiteko.

Ponent eskualdean barnako bide ornitologikoen zein egonaldien programazioa erraztu nahian, webgunean zerbitzu lagungarrien eta ostatuen eskaintza sartu dugu, gure lurraldean dauden gida ornitologikoko agentzia guztiak biltzen dituena —lehenbiziko aldiz sarean—.

Azkenik, hemen ageri den informazio guztia kontsulta eta zabal daiteke Lleidako Lurraldeetako Turismo Ornitologikoko Bulegoan.

Hegaztien informazioa

Espezie bakoitzeko fitxa bat eratu dugu, modu erraz eta grafiko batean haren inguruko oinarrizko informazioa biltzen duena, bai gehiago jakiteko, bai aurkitu ahal izateko. Argazkiaz eta ahotsaz gain, kode batzuen bidez normalean dauden habitata adierazten da eta hura aurkitzeko gutxi gorabeherako zailtasun maila (baxua, ertaina, altua). Bere estatusaren deskribapen bat ere egiten da eta, beharbada, bilatzeko zenbait aholku. Azkenik, ugaltze-aldian haiek ikusteko leku onenak biltzen dituen mapa dago.

Zenbait kasutan hobe da neguan bilatzea, edota Lleidatik kanpo dagoen lekuren batean; orduan mapa zuriz ageri da eta testuan oharrak idatzi dira. Baliteke (are gehiago hegaztien kasua, bere mugikortasunarengatik) hemen ageri diren estatusa, hedapena eta populazioak zerbait aldatu izana, eta horregatik zeuen ekarpenak biziki eskertuko ditugu.

Sinbologia

Zailtasuna:
AltuaErtaina Baxua
Estatusa:

Uda

Bidean ari da

Hibernatzen

Bertan bizi da
Habitata:

Basoa

Estepa

Sasiak

Ura
habitat_rocoso
Haitza

Goi mendia

Soro eta lur landuak

Kolaborazioak

Lleidako Diputazioaren Turismo Patronatuak abiatutako ekimen batetik hasita, gure lurraldean aitzindari den proiektu honen edukiak eta garapena Lleidako Turismo Ornitologikoko Bulegoak, ICO-k eta SEO/BirdLife-k koordinatuak izan dira. Bereziki eskertzekoa da Carles Santana eta Javier García Gans ornitologoen lana eta Lleidako Diputazioaren Ingurumen Departamentuaren laguntza. Argazkiak Jordi Bas, Guillem Chacón, Mariano Fernández, Rufino Fernández, Aurora Fontoba, Toni Pena, Carles Santana, Fernando Guerrero, Carlos M. Martín eta Damià Chacón argazkilarien lana dira. Hotsak Eloïsa Matheu-k eman ditu.