Lleida, naturak bizitza eta kolorea dituen lekua da!

Atal honetan, gure Pirinio eta Lleidako lurraldeetako paisaia berezitasunari buruzko informazioa aurkituko duzue. Pirinio mendiaren goi aldean, naturaren egoerarik garbienean nabari dezakezue: Aigüestortes-eko Parke Nazionala eta  Sant Mauric-ko Lakua – Kataluniako parke nazional bakarra-eta  Cadí-Moixerò-etako parke naturalak – interes europarraren flora eta fauna-espezie eta habitat-kopururik handiena duen Kataluniako babestutako inguruak  eta Goi Pirinioetako Parkea – Kataluniako parke naturalarik handiena-.

Aurrepiriniotan beste leku interesgarri batzuen artean, Collegats-Terradets-eko lurralde-parkea, Boumort –eko ehiza-erreserba edo Mont-rebei- ko haizpitartea bisitatzera animatu zaituztegu. Eta azkenean, planaren aldean paisaia lasaiak aurkituko dituzue, kasu batzuetan urriak eta beste batzuetan, berriz, aberatsak, fruta-arbola, laborantza eta ehun urtetik gorako olibondorekin dekoratuta. Inguru ikusgarriak, ez galdu! Adibidez, Vila-sana eta Ivars-eko lakua, Utxesako bide naturala, Riu Llobregós-eko arana edo l´Aiguabarreig del Segre, el Cinca eta Ebroa.