Lleidako Diputazioaren Turismo Patronatua turismo sustapenerako entitate bat da, 1989an, lleidar eskualdeen eskaintza turistikoa kudeatze aldera sortu zena: lurralde zoragarria eta atsegina, urte osoan zehar kirol anitzez, kultura berezi batez, bertako gastronomiaz eta landa turismoz -lur hartako ostatu jatorrenez- gozatzeko aukera eskaintzen duena.

Lurralde osoan barrena arte zein arkitektura erakusgai gari hedatzen dira, Europan dagoen erromaniko kontzentrazio garrantzitsuena osatzen dutenak, UNESCOk Munduko Ondare izendatutakoa: Vall de Boí.

Gainera, Lleida buru da Espainian abentura-kiroletaespezializatutako 223 enpresa baino gehiago bertan izanik eta munduko txapelketa zenbait antolatu ondoren (kayak, parapentea, delta-hegala, piraguismoa...). Halaber, edertasun handiko lekua da naturazaleendako ibilbideak, GR, mendiko bizikleta, zaldi gaineko paseoak, arrantza zein ehiza...). Bere natura gune aniztasunari esker, bertan dagoen Kataluniako Parke Nazional -Aigüestortes i Estany de Sant Mauricibakarrari, bere ibai jariotsuak, bikainak rafting egiteko, eta ezagutzeko dauden 500 laku baino gehiago horiei, Lleida aurkitzeko arrazoiz beteriko lurraldea da, familiarekin nahiz lagunekin emozio harrigarrienak partekatzeko modukoa.













Lleidako Lurraldeen Turismo Patronatua
Rambla Ferran, 18, 3r solairua
25007 Lleida (Espainia)
Tel. 973 24 54 08
Fax 973 24 55 58
SMS 973 900 900
E-mail: lleidatur@lleidatur.com
Web:www.lleidatur.com